Feran S.A. Especialistas en distribución desde 1957

Ikusi duzu elefante?

  • Ref. ZTX-8252136
  • ISBN: 9788418252136
  • Editorial: Txalaparta
  • Autor: Barrow, David
  • Colección: - Sin Definir -
  • Fecha de edición: 2023
  • Fecha de lanzamiento: 01/10/2020
  • Número de páginas: 16
  • Dimensiones: 23x23x0,3 cm
  • Encuadernación: tapa dura

Liburu irrigarri bat, ahoz gora irakurtzeko aproposa. Gela erdiko elefantearen irudiak adierazten du denok ohartu eta inork aipatzen ez duen hori. Liburu hau irudi horrekin jolasten da: gela erdiko elefantea ezkutatu egiten da, oso modu dibertigarrian. Gauza guztiz sinesgarria, ezkutaketan ari direla kontuan hartuta. Umeak ez du ikusten, eta etxean batetik bestera ibiltzen da haren bila; orrialdez orrialde, irakurleak oihu eginen du, “Begira, hortxe dago eta!”. Zalantzarik gabe, ipuin honek ume ttikien imajinazioari dei egiten dio, ezkutaketan jolastea hainbeste maite duten horiei, oraindik deskubritzen ari direnei zer esan nahi duen egon bai eta hala ere inork norbera ez ikusteak. Barruko testua letra larriz idatzita dago, irakurtzen ikasten ari diren umeek ere konta dezaten, ilustrazio biziek lagunduta.