Feran S.A. Especialistas en distribución desde 1957

Indiar txikia


Haurtzaroaren irudimen neurrigabea ondotxo islatzen da Indiar Txikia liburuan, eta egile bertsuen beste klasiko batera garamatza, Pirata ausartara, hain justu ere. Oraingo honetan, Juantxoren abenturak Mendebalde urrunean girotuta daude, indiar-bakeroen film ikonikoen eredura. Protagonistak berriro ere ageri-agerian uzten du bere ahalmen neurrigabea, edozein objektu dela ere, lumadun apaingarri bikaina bilakatzeko, edo zela azkarrena, edo arkurik egokiena... Umorea ezaugarri behinena da Ricardo Alcantaren eta Gustiren liburuotan guztiotan, are gehiago amaren ahots durundatsuak gerlari gaztearen balentriak ustekabean eteten dituelarik. Berriro ere, jolasaren garrantzia ageri-agerian dago istorio dibertigarri honetan. Beronen errima irudimentsuak, arrastoen atzetik joanda, estepa aztertzera gonbidatzen dute -betiere etxetik irten gabe-, edo zaldi gainean trostan ibiltzera, edo kanoaz nabigatzera. Honetan ere, Juantxo txikiaren pasadizoek Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan liburuko Max ausarta dakarte gogora. Protagonista ekintza bete-betean agertzen duten dinamismo literarioari zati arin eta irregularrekin laguntzen diote ilustrazioek. Bestalde, fikziotik errealitaterako joan-etorria islatzeko proposamen trebe eta adierazkorra nabarmen gelditzen da; beronek, kontakizunaren hariaren erritmoa hautsi beharrean, nola intentsitatean hala begikotasunean ere indartu egiten du.
Dirección general del libro, del Cómic y de la lectura, Ministerio de Cultura