Feran S.A. Especialistas en distribución desde 1957

Sandia-gidaria

  • Ref. ZKE-1722397
  • ISBN: 9788491722397
  • Editorial: Pamiela/kalandraka
  • Colección: Tamaina Handia
  • Fecha de edición: 2023
  • Fecha de lanzamiento: 30/08/2021
  • Número de páginas: 16
  • Dimensiones: 23x23x0,3 cm
  • Encuadernación: tapa dura

?Sandia-gidaria? hiri handi zoro eta alienatzaile batean girotua dagoen istorio polita da. Baina giro eskaseko halako lekuetan ere, gertatzen dira gauza harrigarriak, bereziak eta ezohikoak, bai horixe! Esaterako, gure kontakizun honetan, sandia-hazi bat ernetu, handitu, loratu eta kale-argi bati kiribildurik fruituak ematen ditu, parra argitsua bilakaturik. Testu errimatu hau Antonio Rubiok egina da, eta bere egitura erritmikoak eta osaerakoak tradiziozko literaturan dute jatorria, baina, hori bai, gaur egungo hiri giroko agertokian gure garaira ekarrita. Eraikuntzak eta merkataritza-guneak, zarataz gain-gain eginda joan-etorrian dabiltzan ehunka auto hartzen dituzten kaleak, estresak eta teknologia berriek biziki jota han-hemenka dabiltzan biztanleak, egun gu guztiontzat ezagun samarra den agertokira eramaten gaituzte. Nola haurtzaroko begirada gardenak eta lotsarik gabekoak, hala neska-mutikoen naturaltasunak eta sormenak ere errutina izugarri horrekikoak egin, eta, tak!, paisaia ilun eta kutsatua koloretsu eta baketsu bilakatzen dute. Emilio Urberuagaren ilustrazioek -kolore bizi eta anitzeko paleta, trazuen dinamismoa eta ekarpen grafiko burutsuak tarteko direla- istorioan bertan kontatzen deneko halako zerbait gure ingurumarian ere amestera eta irudikatzera gonbidatzen gaituzte; lehen begiratuan gehiengoaren begietara oharkabean pasatu eta munta gutxikoa denak oraina eta geroa markatuko ditu egunerokotasunean.
Dirección general del libro, del Cómic y de la lectura, Ministerio de Cultura